AIZOO orain dela urtebete sortutako taldea da. Bikote moduan hasi zena, uda honetan hirukote bihurtu dugu, baxujole baten indar eta kontundantzia behar genuen eta. Izan ere, lehen disko bat grabatzeak exijitzen duena askotan horixe baita.
Identitate bat bilatzen duen talde oro bezala, genero musikal zehatz baten kokatu nahi izan dugu gure burua babes bila agian, baina influentzi kopurua ez da txikia izan. Beraz, hauek guztiak bateratzea antzeman dugu irtenbide bezala. Konposaketa prozesua amaitu eta gero generoa definitzea? Zinez espero dugu inork lan hori egitera ez derrigortzea.
Fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak nahasten dituzten letrak doinu ilun eta batzuetan zorrotzez estali nahi izan ditugu, beti ere, esperantzari leku eginik. Inkoherentzia ez al da guztion esentzia?
Inner Gernikako Iparragirre rock elkartean sortutako proiektua da, eta orain dela 2 aste gure bigarren lana atera genuen: “Arrakala”. Emo pop eta rock doinuak lantzen ditugu, Pedro The Lion, Weezer, Anari, Sunny day real state… bezalako taldeak izanik gure influentzia, beti ere ikuspegi oso pertsonal eta politikotik. Entzuleak barrutik mugitu nahi ditugu gure barrenetik datorren (hortik Inner izena) musika eta letrekin.
Organizado por Guajira Sicodélica SL.
Todas las edades
07:00 PM- 11:00 PM