Explore
Ødei + Gartxot
Ødei + Gartxot
Ødei + Gartxot

Ødei + Gartxot

Dabadaba
Sat, Jun 21 from 6:00 PM to 10:00 PM
11.13 €

Description

2zio taldearekin 3 disko kaleratu eta taldea desegin ondoren, bere bakarkako ibilbideari ekin dio ØDEI raperoak. Lan berri honek ez du batere aitzinetik plazaratutako lanen kutsurik, trap eta drill erritmika eta soinu-estetika berri eta ausartarekin dator. Honetaz gain, bere buruarentzako musika ekoizle izatera ere pasa da ØDEI, eta berak eta Jo Olascuagak osatzen duten Alkimia Prod-enak dira ‘Terapia’ diskoan dauden musika ekoizpen guztiak.

Bere lanetan ohikoa den sakontasuna mantendu badu ere, abesti zuzen eta mezu kolpekari anitz dakarzkigu. Gai desberdinak jorratu ditu bere bakarkako lehen lanean: tematika unibertsalak, barne zalantzak, gai intimoak, kritika soziala, herriarekiko kezkak…

Kolore, mezu, ideia eta erritmika desberdinen arteko batuketa da bere lana, eta eszena gaineko ikuskizun indartsua eta soinuaren kalitatea dira zuzenekoen ezaugarri nagusiak

Bere bakarkako bidean segituz, “Goizegi hiltzeko” deitutako bigarren lan luzearekin dator ØDEI raperoa. 2025eko martxoan aterako du lan berria eta apiriletik goiti oholtzara itzuliko da proposamen berri honekin. Lehen istrumentaletik azken errimara 15 abestiz osatutako disko honetan ertz berriak ukitzera jo du bakarlariak. Berezkoa duen sakontasuna baztertu gabe, unibertso desberdinak bildu nahi izan ditu eta istrumentaletan zein tematiketan aniztasun handia nabari da. Boom bap, trap eta drill erritmikak bere moduan uztartuz, mezu gordinak eta errima zorrotzak dakarzkigu berriz. Mimo handiz landutako soinua, baxu indartsuz lagundutako istrumentalak eta hitzez hitz landutako testuek osatzen dute raperoaren bigarren lan luze hau. Euskal Herrian leku gutxi duen genero honetan bere hondar alea uztera itzuli da ØDEI.

\--------------

Proiektu ezberdinetan aritutakoa da Gartxot Unsain sortzaile egiatarra. Ghau proiektu pertsonalaren ukitu performatibo eta elektronikoen ostean, formatu akustiko eta intimoan, su epelean ondutako kantu berriak aurkeztuko ditu Gartxotek.

Presented by Guajira Sicodélica SL.

Todas las edades

Community

6 people answered

All offers

These prices include service fees applied by distributors.

11.13 €

11.13 €

Available schedules

06:00 PM- 10:00 PM

11.13 €
At

Artist

Ødei

Nearby

Find out about all the events nearby on our interactive map!

Wander map with events
Explore

Similar events

A newsletter just like you

Personalised recommendations, news, interviews, etc. Sign up for our newsletter to make sure you don't miss out on anything from the arts and culture scene!