


Marte Lasarte Borja Anton eta Pello Armendarizen batzetik sortutako proiektua da. Skakeitan proiektua 15 urtez partekatu ondoren, berriz ere indarrak batu zituzten euren lehen bilduma idazten hasteko 2023an. Urte horren amaierarako bi kantu grabatu zituzten Haritz Harreguyren estudioan, produkzioan Jon Badi lagun izanda. 2024an zehar “Basamortua” eta “Marte Lasarte” singleak kaleratu zituzten eta taldera bi kide berri batu zitzaizkien: Lore Nekane Billelabeitia (Belako) eta Alex Alonso (Skakeitan, ETS, Tierra Santa, Gari,...). Horrela, laukote honek lehen bilduma osatu zuen, udazkenean argitaratu zuten Ez Da Besterik (2024, Balaunka) lehen lana. Ordutik biran dabiltza zuzeneko indartsu eta dinamikoak eskaintzen Euskal Herritik zein kanpotik.
SUA, Maruri (Bizkaia) herriko rock alternatiboko taldea, indarrez dator berriro. Post-punkaren energia gordina eta melodia indartsu eta itsaskorrak uztartuz, euskaraz eta ingelesez abesten dute, errebolta, indarra eta zaurgarritasuna kanalizatuz soinu esplosibo batean.
2019ko Ordu Beltzak diskoarekin eta 2022ko Gorde Genituen Beldurrak lanarekin, SUA Euskal Herriko eta nazioarteko eszenan erreferente bihurtu da, zuzeneko bizi eta kementsuengatik Alemanian, Japonian eta Hego Korean ere entzuleak harrapatuz.
Azaroan, taldeak bere hirugarren diskoa kaleratuko du: Bide Ilunek Argitzen Zuten Dena. Lan berriak aurrekoetan baino tonu rockeroagoa dakar, eta intentsitatez beteriko abestien artean kolaborazio berezi bat ere aurkituko dugu: Cecilia Boström (The Baboon Show) ahots paregabearekin egindakoa.
Disko hau ilunagoa, ausartagoa eta zintzoagoa da, SUAren ibilbideko urrats sendoena bihurtuz.
Presented by Guajira Sicodélica SL.
Todas las edades
07:00 PM- 11:00 PM